XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasten da kontaketa bat eta kontaketa honetan narrazioa eta fikzioa paraleloak dira, baina kontaketa berarekin jarraitu beharrean moztu egiten da kontaketa hori eta kontaketa eta fikzio berri bati ematen zaio hasera.

Bigarren kontaketa hau amaitzean, lehen eten duenarekin jarrai dezake edo hirugarren berri bati hasera eman.

Era honetara eta aurreraxeago esan dugunez, konbinaketa guztiak egin daitezke, bakoitzaren irudimenaren arauera.

Beste puntu bat ere bada aipatzea komeni dena; Narrazioaren abiadura

Elkarrizketak / Kontaketa / Azterketa / Deskribaketa.

Narrazioaren denbora aurrera doa progresiboki, baina fikzioaren denbora batzuetan narrazioarenarekin batera doa, beste batzuetan arinago eta beste batzuetan, berriz, mantsoago.

Elkarrizketa denean, denbora bera iragan edo aurreratzen dute narrazioak eta fikzioak.

Kontaketa denean, batez ere zehar estiloan, narrazioaren aurreratze txiki batetan, fikzioan aurreratze haundi bat ematen da.

Narratzailea gertakizunak aztertzen, komentatzen ari denean, narrazioan aurreratze haundi bat ematen da, baina fikzioan nahiko gutxi aurreratzen da.

Narratzailea deskrizioak egiten ari denean, narrazioan zenbait aurreratzen da, baina fikzioan batere ez.

Narrazioa eta fikzioarekiko etenak hiru moetatakoak izan daitezke: A.- Fikzioari ukitzen dioten etenak, baina narrazioari ukitzen ez diotenak

Bi hilabete geroago edo eta Bost urte pasa ziren elkar ikusi gabe eta hurrena elkar ikusi zutenean....

Honelako esaldiekin narrazio txiki batetan fikzio zati handi bat igarotzen da, baina ez da aipatu ere egiten, parentesi batean bezala uzten da denboraldi hori.

Hauxe da narrazioaren abiadurarik haundiena.